top of page

Ixone Núñez, LIV enbajadorea

  • Facebook
  • Instagram

Txirrindularitzaren munduan sartuta urte batzuk badaramatza ere, argazkilari gisa hasi, community managerretik igaro eta talde amateurretako laguntzailea izan arte, 2018ra arte ez zen bere hanketan gozatzen hasi.

Urte hartako abuztuan erosi zuen bere lehen bizikleta, Aialako errepideetan zehar ibiltzera ateratzeko eta inguruan ditugun paisaia polit (eta gogorrez) gozatzeko asmoarekin. Pixkanaka-pixkanaka, eta askotan bide bazterretik lasterketetara joan ondoren, bere sen bitxiak lehiaketa ziklo-krosarekin probatzera bultzatzen du (sen bedeinkatua!). Lehen lasterketa hori desiratutakoa izan ez bazen ere, ilusioak eta gogoak zorte txarraren aurka egin zuten.

2019/2020 denboraldian gure enbajadore bihurtu zen gaur egun arte. Neska hasiberria lokatzaren munduan bere Bravarekin gure balioak irudikatzen: kiroltasuna, hazkundea, ilusioa eta egiten duenarekiko grina.

bottom of page